2014/01/04

Hainbat gauza intesgarri!

"SEXUALIDAD Y EDUCACION-MANUAL DE ORIENTACION DEL DOCENTE PARA  ABORDAR LA EDUCACION SEXUAL EN LA ESCUELA" testu interesgarriarekin jo dut. Hau gazteleraz den arren guztiok ulertuko duzue eta kasu batzuetan oso erabilgarria izan daitekeela uste dut.
Eduki desberdin ugari jorratzen dituen arren, nik batzuk plazaratuko dizkizuek nolakoa izan daitekeenaren ideia har dezazuen.


2014/01/03

Lehen Hezkuntzako 3.ziklorako materiala


3.zikloko irakasleentzat ere 3.zikloan lantzeko erabili dezakezuen koadernotxoa usten dizuet bertan . Azken hau ere blokeetan antolatuta dago, eta bloke bakoitza gaika. 2.zklokoan bezala, gai bakoitza ariketa bidez landuko dute ikasleek.


Pdf formatua eskuragarri duzue. 





Lehen Hezkuntzako 2.ziklorako materiala


Aurrekoan 1. ziklorako materiala aurkeztu dizuet, bilduma berarekin jarraituz, oraingoan LHko 2.zikloari dagokion koadernotxoaren aurrerapen bat jartzen dizuet. Aztertu ezazue eta ea erabilgarria egiten zaizuen.


Bigarren hau ere pdf formatuan daukazue. Honen antolaketa, aurrekoarena moduan blokeka banatuta dago, baina hauen barruan gai desberdinak aurkitzen ditugu. Ikasleek gai horiek arikata bidez landuko dituzte.

Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako materiala

 Hona hemen irakasleentzako materiala, LHko 1. zikloko ikasleekin sexualitatea lantzeko.

Hona hemen koadernotxoaren lehen blokeko atal bat pdf formatuan nolakoa den ikus dezazuen.

Koadernotxoa hiru bloketan banatuta dago eta bakoitzaren barruan galdera desberdinak planteatzen dira eduki desberdinak lantzeko. Ikasleek irakurri, irudiak arretaz begiratu, pentsatu eta ariketak egin beharko dituzte.


Guraso eta irakasleentzat artikulu interesgarria

         "Pertsona bakoitzak sentitzeko, adierazteko eta bizitzeko modu propioa eta berezia du.    Pertsona bakoitza bakarra eta berezia da eta beraz, bakoitza sexualitate bat dela diogu. 
        Erotikak adierazteko moduak anitzak dira eta bakoitzak bere bizipen propioak ditu bere sexuazio prozesuan. Horrek sexualitate bakoitza berezi eta bakar egiten du.
       Haur bakoitzari, aukera guztietan bizitzeko eta hezteko eskubidea izatea bermatu behar zaio."

Hik Hasi - Euskal Heziketarako Aldizkariko 114. alean, haurrak afektibitatean eta sexu aniztasunean nola hezteko "aholku" batzuk ematen ditu. 

Nik bertan jarriko dizkizuet lantzen diren edukien izenburu nagusiak, interesgarria zaizuen zerbait badago, aldizkaria pdf formatuan ikusteko aukera duzue, hona hemen esteka (behean)
                       
   irudia
               

Pirritx Porrotx eta Marimototsen eskutik sexualitatea lantzen. MATERIAL INTERESGARRIA


Hona hemen Euskal Herriko pailazoek, Pirritx Porrotx era Marimototsek, sexualitatea adin desberdinetako umeekin lantzeko egin dituzten ipuin bildumen aurkezpena.

Bai irakasleentzat ( ikasgelan lantzeko) eta baita gurasoentzat ere ( etxean lantzeko) zuzenduta aurkezten dizkizuet liburu hauek. Zuen ikasle edo seme - alabei sexu hezkuntza transmititzeko materiala.

 Bideo hau youtuben ikusteko.




Haur liburuetako ilustrazioa ez-eredugarriak, OSO INTERESGARRIA


Sexu hezkuntza formalaren gabezian, beste hezkuntza mota guztiek dute eragiteko aukera librea, horrek duen arriskuarekin. Albistegiak, bideojokoak, lagunak, gurasoen erreakzioak… denok dugu gure esku hezkuntza egitea sexualitate arloan, baita haurren liburuetako marrazkiek ere.
Irudien egileek, marrazkigileek euren bagage a isurtzen dute neska-mutil txikienen liburuxketatik hasita nerabeen kuadernoetara arte. Pertsonalki, irudigileen lana maite dut eta miresten dut. Irudiak gure garunek testuak baina askoz azkarrago xurgatzen dituztela badakigu. Beraz, boteretsuak dira, oso.

Zenbat urterekin hitz egingo dugu sexualitate kontuez? OSO INTERESGARRIA

Nire ustez oso garrantzitsua da gurasoek beraien seme alabei sexualitateaz hitz egiteko gai izan daitezela.  Gai hau normaltasunez tratatzen ez dugun aldetik, hona hemen aurkitu dudan artikulu interesgarri bat gurasoentzat lagungarria izatea espero dudana.

Ba al dago sexualitate kontuak kontatzen hasteko adin egokirik? Guraso askoren ardura izaten da. Ardura hori haurraren ulermen mailarekin lotuta baino horrek ekar dezakeen ondorioengatik pizten da gehienetan. Hau da, kezkatzen gaituena ez da haurrak ulertzeko gaitasuna izango duen edo ez. Guk kontatu nahi diogun horrekin zer egingo duen baizik.

Ander Lertxundik hezkuntza eta sexuaren arteko harremanen aldarrikapena

Ander Lertxundik esandakoa irakurtzeko aukera izan dedazuen edo entzun bitartean zerbait ulertzen ez bada bertara jo dezazuen  transkripzioa idatzi dizuet.


Azken aldian aldarrikapen ugari egin dira sexuan eta hezkuntzaren inguruan. Abortu eskubidearen inguruko lehenengo eginak eta murrizketen eta lege berrien ondorioz bigarrenak, bi arlo hauek batzen dituenaren inguruan.

2013/11/28

SEXUALITATEAREN KONTZEPTUA

Askotan sexualitatea nola azaldu jakin gabe geratzen gara, testu interesgarri honetan modu interesgarrian azaltzen du!

Sexualitateaz, geure sexualitateaz hitz egitea inoiz ez da kontu erraza izan. Mende luzetan erraz eta naturaltasunez ibili beharko litzatekeen hitzari beldur, aurreiritzi eta mesfidantza pilo batek hesia ezarri diote. Dena dela, gizakiak ez du amore eman, eta sexualitateaz eta honek banakako bizitzan, senitarte bizitzan eta gizarte bizitzan suposatzen duenaz hitz egin du etengabe. Modu errazean definitzea zaila bada ere, giza portaeran agertzen den izaeraren zati garrantzitsua da sexualitatea. Horregatik, gure sexualitatea modu desberdinetan azaltzen da. Samurtasuna, maitemina, ferekak, fantasiak, amets erotikoak, masturbazioa,… sentimendu horiek guztiak gure sexualitatea garatzen den heinean guztiok sentitu ditzakegun bulkadak eta portaerak dira. Bakoitzak bere sexualitatea bizi nahi duen era norberaren erabaki errespetagarria da.   Hobeto ezagutzearren, sexualitate kontzeptura modu desberdinetan hurbilduko gara: