2014/01/04

Hainbat gauza intesgarri!

"SEXUALIDAD Y EDUCACION-MANUAL DE ORIENTACION DEL DOCENTE PARA  ABORDAR LA EDUCACION SEXUAL EN LA ESCUELA" testu interesgarriarekin jo dut. Hau gazteleraz den arren guztiok ulertuko duzue eta kasu batzuetan oso erabilgarria izan daitekeela uste dut.
Eduki desberdin ugari jorratzen dituen arren, nik batzuk plazaratuko dizkizuek nolakoa izan daitekeenaren ideia har dezazuen.



  • 10.orrialdean, sexualitatearen ezagutza edo hau zer den azaltzen duen atala dago, aurrerago idatzi dudan sarreraren batean euskaraz duzuen arren, ideia desberdinak hartzeko edo hobeto ulertzeko balio dizue.
  • 20.orrialdean,, curriculumean sexualitatea edo sexu hezkuntza nola dagoen integratuta azaltzen du.
  • 27.orrialdean, askotan egiten diren galderak, bai ume,gazte eta helduek ere, hauen gaineko hausnarketa bat egitea planteatzen du. 
    • Adibidez: Ume eta gazteen galdera batzuk:
      • " ¿A las nenas, el doctor les sacó el pito al nacer?"
      • "¿Cómo se forma el bebé?"
      • "¿Está bien comentar nuestra primera vez con nuestros padres?"
    • Gurasoek galderak:
      • "¿Qué hacemos si nuestro hijo adolescente embaraza a unachica?"
      • "¿Cuándo comenzamos a hablar de sexualidad con nuestros hijos?"
  • 30.orrialdean, sexualitatearekiko dauden aurreiritzi faltsuak.
  • 49.orrialdean, 5-10 urte bitarteko umeengan ematen diren garapen kognitiboak, afektiboak, fisikoak eta psikosexualsozialak.
  • 54.orrialdean, gurasoekin egiteko ariketak daude. Ariketa hau esate baterako, 6 eta 9 urteko umeen gurasoekin egiteko da.  Honen helburua elkarrizketak motibatzea da. Bertan azaltzen dira arauak,ze material behar den...
  • 89.orrialdean, masturbazioaren ingurun sortu daitezkeen zalantzak argitzen dira.
*Lehen Hezkuntzkoak ez diren ikasleekin ( nagusiagoak, nerabeekin) gai hau lantzeko edo gurasoek zalantzak argitzeko ere balio du testu honek.


Zuzenean sartzeko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina