2014/01/03

Guraso eta irakasleentzat artikulu interesgarria

         "Pertsona bakoitzak sentitzeko, adierazteko eta bizitzeko modu propioa eta berezia du.    Pertsona bakoitza bakarra eta berezia da eta beraz, bakoitza sexualitate bat dela diogu. 
        Erotikak adierazteko moduak anitzak dira eta bakoitzak bere bizipen propioak ditu bere sexuazio prozesuan. Horrek sexualitate bakoitza berezi eta bakar egiten du.
       Haur bakoitzari, aukera guztietan bizitzeko eta hezteko eskubidea izatea bermatu behar zaio."

Hik Hasi - Euskal Heziketarako Aldizkariko 114. alean, haurrak afektibitatean eta sexu aniztasunean nola hezteko "aholku" batzuk ematen ditu. 

Nik bertan jarriko dizkizuet lantzen diren edukien izenburu nagusiak, interesgarria zaizuen zerbait badago, aldizkaria pdf formatuan ikusteko aukera duzue, hona hemen esteka (behean)
                       
   irudia
               
                                                        
  • Haurtzarotik aukerak mugatu gabe.
    • Haurren sexu garapena aniztasunean.
    • Ez epaitu helduen begiradarekin haurrek egiten dutena.
    • Lotura afektiboen garrantzia.
    • Haurraren sexu kuriositatea.
    • Imitazio eta identifikazio ereduak.
    • Gorputza ezagutzen eta ukitzen.                                                                                                            
"Sexualitatearen inguruan hitz egiten dugunean garrantzitsua da sexu orientazio anitzez hitz egitea, esaten ez duguna ikusezina bihurtzen baitugu."
"Zertarako balio du bat- batean nerabezaroan sexu orientazio aniztasunaz hitz egiteak, txikitatik eredu heterosexualean soilik hezi baditugu?

    • Aukerarik ez mugatu
    • Latentzia etapa delakoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina