Ander Lertxundik esandakoa irakurtzeko aukera izan dedazuen edo entzun bitartean zerbait ulertzen ez bada bertara jo dezazuen transkripzioa idatzi dizuet.
Azken aldian aldarrikapen ugari egin
dira sexuan eta hezkuntzaren inguruan. Abortu eskubidearen inguruko lehenengo
eginak eta murrizketen eta lege berrien ondorioz bigarrenak, bi arlo hauek
batzen dituenaren inguruan.
Sexu hezkuntzaren inguruan ordea ez da aldarrikapen
esanguratsurik egin. Ezin dugu ahaztu sexu hezkuntza integrala jasotzea eskubide bat dela eta sentsu honetan aurrera
pasuak eman ez ezik atzera pausuak ematen hari galera. Orain arteko egoera
aztertuz eskola curriculumean zeharkako ikasgai gisa dagoela ikusi dezakegu,
teorian irakasle guztien ardura izanik, baina praktikan inorena ere ez. Egoera honen aurrean ikastetxeek oroar kanpo
zerbitzuetara jo izan dute denbora gutxi eskainiz eta genital bidez transmititzen
diren infekzioen prebentzioa eskatuz eta exijituz. Baldintza hauetan, zerbitzu hauetako
profesionalak nahiz eta asmo onez beterik aritu prebentzio eta inguruak
jorratzeko presioarekin egiten dute lan,
sarritan genitaletako hingienizta papera eginez eta sexu eredua errepikatuz ,
hau da, sexua= genitalak, genitalak = sarketa eta sarketa berdin
heterosexualitatea.
Beste alde, badira profesionalak
sexu hezkuntzan neska-mutik, emakume eta gizonen identitateak eraikitzeko helburu eta metodologiarekin
lan egiteko nahia eta ahalmena izan dutenak . Hala ere, nolako neska izan nahi dut? Nolako mutila
izan nahi dut ? bezalako galderak erantzun eta kontu hauetan hezteko lana
zoragarria izan arren, luzea dela kontuan izan behar da eta ikastetxeetatik
eskaintzen diren orduan gutxiegi dira.
Beste estatu batzuetako sexu
hezkuntza esperientziak gainetik aztertzea
nahikoa da dugun defizita segituan ikusteko. Suedian adibidez 1955 tik
derrigorrezko ikasgaia da 11 urteetatik aurrera . Portugalen 2010 tik eta
Argentinan 2006tik derrigorrezkoa da eta Alemanian lehen eskubide gisa hartzen
da, seme-alabek sexu hezkuntza jasotzera
ukatzen dieten hainbat gurasok egun batzuk kartzelan igora behar izan
dituztelarik.
Aukako norabidean , duela hilabete
inguru, Israletik datorkigun berria dugu.
Non hekuntza zailak giza ugalketaren , nahigabeko aurdunaldien eta
genitalen bidez tranmititzen diren infekzioen prebentzioaren atal guztiak
ketzeko kenzten dien argitaletzeei. Eskaera konkretuen artean emakume
gorputzaren erreferentziaren oro ezabatzea dago, testu nahiz irudiak leuntzeko
asmotan erlijio sentzibilitaterik ez mintzeko justifikazioarekin.
Arestian esan bezala aurrerapausuak
eman beharrean, atzera pausoak emate ari garela ditudi. 2010 ko sexu osasun eta
ugalketa legeak eskola currikulumean egonbehar duela esaten duen arren , duela
egun batzuk onartu zen Bert minstroaren LOMCE
legeak sexu heziketa guztiz ezabatzen bait du curriculumentik. Bi
muturrak nundik doazen ikusteko aukera izan dugu , hemendik aurera bakoitzak
atera ditzala bere ondorioak eta nora Joan nahi duen erabaki dezala (…)
Ander Lertxundiren gogoeta hau http://www.info7.com/ web gunetik hartu dut.
Ander Lertxundiren gogoeta hau http://www.info7.com/ web gunetik hartu dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina